XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEDERATZIGARREN EGUNERAKO ORAZIOA

Nere Jesus guztiz ona, Zure Ama chit Santua, San Juan icasle maiteari, Gurutze gañetic gomendatu ziñionean, Zure ta gure Amaric onena onratzen, serbitzen eta amatzen, eracutsi ziñiguzuna: nic escaintzen dizut, Aita San Inazioren beste birtute guztien artean, arc Ama Birjiñari izan zion debozio guztizcoa, ta maitetasun paregabea; ta orregatic Ejerzizioetaco liburua escribitzean, Ama maite ori, eracusle eta guidaritzat iduquitzeco, zoriona izan zuan.

Arren, indazu, Jauna, zeruraco auqueratuen, siñalea dan, Ama erruquitsu onen eguiazco, debozioa, ta maitetasun irazequia piztu ditezela nere biotzean, Zu ta bera, orain ta beti-beti amatu zaitzatedan: eta Bederatzi-urren onetan escatzen dizudan mesedea, Zure gloriraco, Santuaren onraraco, ta nere oneraco baldin bada.

Amen.